Olatuz Olatu

Urriko arrats hartan
Ez nizun agur esan
Hitzez hitz akordatzen naiz

Izan ginen haur haien
Ikara gabeko
Irriak non dauden
Ez zara oroitzen
Hondarrezko dorreetan
Defendatzen ginen
Marea igotzean
Era berean
Imaginatzen zaitut
Olatuz olatu
Borrokatuz

Eta zu
Non zaude zu

Eta zenbat alditan
Irudikatu dudan
Egunaz akordatzean
Beldurrik gabeko
Irrifarre hura
Azaleratzen zait
Sinetsiz noizbaiten
Dena aldatuko dela
Burnizko dorrea
Eroriko dela
Oroitzen zara
Umetan itsasoak
Arezkoak hautsi
Zituen bezala

Jauziko dira olatuz olatu
Lortuko dugu ziur pausurik pausu
Garen guztia berriz proban jarrita
Eta zu, eta zu, eta zu, eta zu?
Nitaz askotan oroitzen al zara?

Trivia about the song Olatuz Olatu by Ken Zazpi

When was the song “Olatuz Olatu” released by Ken Zazpi?
The song Olatuz Olatu was released in 2007, on the album “Argiak”.

Most popular songs of Ken Zazpi

Other artists of