Gauak

Miriam Inza

Larunbat gauero irten, ta ezin aurkitu inor.

Penak alkoholean bustiz bizitza badoa kalean behera.

Garito batetik bestera, hemen sartu, handik atera…

Zeharo galduta norabidea.

Kubata esku batetik, zigarroa bestetik;

Ta zure izena buruan, beste edozerren gainetik.

Esan zer egin didazun, nola engainatu nauzun.

Pakean utz nazazu.

Gauero bezala aurkitzen zaitut taberna zikin hontako komune barrun,

Eta ahots goxoz esaten didazu: “zatoz, nere arima usaindu”.

Begiak itxi, zu arnastu, gaua hasi da, aurpegi hori poztu.

Goizean, esnatzean, burua kolpeka darabilt.

¿Non nago? ¿Zein egun da? Nor naizen ere ez dakit.

Hurrengo larunbatean larunbat honen berdin,

Eta igandean, berriro, gorrotatuko zaitut, speed.

Eta igandean, berriro, gorrotatuko zaitut.

Trivia about the song Gauak by Alter Ego

Who composed the song “Gauak” by Alter Ego?
The song “Gauak” by Alter Ego was composed by Miriam Inza.

Most popular songs of Alter Ego

Other artists of Acid house