Bigarren Itzala

Harridura‐ikur gehiegi
Horma zuri nekatu hauetan
Harridura‐ikur gehiegi eta nahikorik ez

Arrisku‐ikurrak dira gehiegi
Mina-‐zelai bukoliko honetan
Arrisku‐ikur gehiegi eta nahikorik ez
Denontzako nahikorik ez

Hemen da
Bigarren itzal bat bezain leial
Hemen da: indiferentzia
Garaile isila

Mundua saretik zaintzen

Galdera‐ikurrak dira gehiegi
Betiko lau akordeen atzean
Galdera ikur gehiegi eta nahikorik ez
Denontzako nahikorik ez

Beroki heze baten antzera
Azalera temati itsasten
Beroki busti baten antzera
Ekaitzari ekaitza eransten

Trivia about the song Bigarren Itzala by Berri Txarrak

When was the song “Bigarren Itzala” released by Berri Txarrak?
The song Bigarren Itzala was released in 2014, on the album “Denbora Da Poligrafo Bakarra”.

Most popular songs of Berri Txarrak

Other artists of Rock'n'roll