Etorkizun latza

Egunsentia jada itzali da
Iluntasuna nagusituz doa
Nire gogoan nire herria
Nire buruan nire jendia


Argitasuna saiatzen da sartzen
Egun berria dugu berriro hemen
Hormetan paisaia dut ikusten
Eta ispiluan ni begiratzen


Atzo izan nuen zure berri
Iskribatutakoa irakurriz
Papera utzi nuen buztirik
Saminaren malkoengatik


Ari naiz zerura begiratzen
Badirudi saiatu dela atertzen
Izpi berriak itxaroten
Herriaren adorea sentitzen


Etorkizun latza
Pasatzen da bitartean ekaitza
Oraina bizitzen
Inoiz estalirik, beti biluzturik


Zaila egiten zait gogoratzea
Nahi zintuzket nire beso artean
Min egiten dit oroimenean
Zure malkoen ixiltasunak


Esaidazu ez dela egia
Ametsgaizto honen hezia
Galdeiozu eguzki berriari
Non geratu den gure bizia

Most popular songs of Betagarri

Other artists of Ska