Hondoa jota
Tabernan trago bat lasai hartu baino ez nuen nahi,
baina gaur ere tipo bera zertan nabilen dago zain.
Ez dakit aurpegi erdian zerbait ote dudan,
ez dakit morroi horrekin zorrik ba dudan!!!
“Hiltzazu puta seme hori” entzuten dut.
“Akaba ezazu” dio ahotsak behin eta berriz.
“Zutaz barreka ari da” ta hori ezin dut onartu.
“Merezitako jipoia beharko du hartu”.
Ezin dut buru nahastu honekin aurrera jarraitu,
bata zuriak inguruan, atzokoaz ezin oroituz.
Oheari lotua ta alboan milaka pastilla,
gaur ere aitaren ea zain noiz datorren bila.
“Hil ezazu puta seme hori” entzuten dut.
“Akaba ezazu” dio ahotsak behin eta berriz.
“Zutaz barreka ari da” ta hori ezin dut onartu.
“Merezitako jipoia beharko du hartu”.
Inguruan dauden denek argi ikusi omen dute,
aurpegietan somatzen baitut nitaz duten errukia!!!