Barkaidazu
Iñigo Echezarreta
Agur lehor bat oroitzen,
malkoetan bustia,
kantatuko dizut abesti hau,
barkaidazu maitia.
Eskua eman zenidan
nire amildegian,
zure besoetan galdu banintzen,
barkaidazu maitia.
Barkaidazu, inoiz mindu bazaitut,
inoiz bihurtu banaiz merezi izan ez duzuna.
Barkaidazu, azkenean laztana,
nire malkotan ito badut maitasuna.
Zure ispilu aurrean
gezur bat naiz agian.
Zuretzat ez naizela badakit
barkaidazu maitia.