Bizitzak

Mundu bat zugandik ihesi
Mende bat eraikia harresiz harresi
Zulo bat, zulo bat eta beste bi
Gorputz bat lurperatua bi aldiz

Har motel bat azal zurian lausenka
Itsuan, oroiminetan errenka
Ez daki behin hura egon zela bizirik
Aiaiaiaiai ez daki behin hura egon zela bizirik
Aiaiaiaiai beste norbaiten laztanen ehiztari
Ibili zela harek ez daki
Ez daki

Eraiki ditzagun bizitzak
Bion abizenekin
Begira nazatela zure begiek
Nire sudurraren gainetik

Arrazoizko bihotz bat odol isurian
Erreka lehor baten gorrian
Gerrian, gerrian, gerrian aztarnak gerrian
Bizitzaren iturriren baten egarrian

Eraiki ditzagun bizitzak
Bion abizenekin
Begira nazatela zure begiek
Nire sudurraren gainetik

Trivia about the song Bizitzak by IZARO

When was the song “Bizitzak” released by IZARO?
The song Bizitzak was released in 2016, on the album “om”.

Most popular songs of IZARO

Other artists of Indie rock