Gora goaz

Noiz arte? Nola mantenduko duzue argia itzalita?
Hementxe gaude ta ikusten dugu begiak itxita
Ongi jaten ematen dizueten maina zikin guztiak
Izkutatu nahiean
Zuen alboan airea arnastezina bait da

Gora goaz! Eguzkia pizteko!

Bizitzaren usaina soberan ezagutzen dugu, eta zuei!
Begietatik darizue heriotzaren kiratsa
Eta bukaeraren zai iluntasunean egon gintezke
Negar egiten, baina nahiago bizi
Zuen gezurra desegiten

Gora goaz! Arnasa hobeto hartzeko
Eguzkia pizteko!
Gora goaz! Ez duzue galeraziko
Kemena eta indarra soberan dauzkagu
Guztia pizteko!

Gure eskutan ahalmena dugu pizteko! Sua!

Gora goaz! Arnasa hobeto hartzeko
Eguzkia pizteko!
Gora goaz! Dena usteldu bait duzue

Zenbaki zikinak erabiltzen
Zatikatzen!
Gure miseria duzue biderkatu
Gogoratu!
Lepoko soka tentetzen
Baina gure mundo honetan
Bat eta bat batzen bagara
Argi ibili, emaitza ez da bi
Janaria zatikatzen duzue
Amorrua biderkatuz

Noiz arte? Nola mantenduko duzue argía itzalita?
Ongi jaten ematen dizueten maina zikin guztiak
Desestali nahiean
Orain arnasa hartu behar dugu
Gora goaz!

Trivia about the song Gora goaz by Soziedad Alkoholika

When was the song “Gora goaz” released by Soziedad Alkoholika?
The song Gora goaz was released in 2011, on the album “Cadenas de odio”.

Most popular songs of Soziedad Alkoholika

Other artists of Punk rock