Berriro Has Gaitezen
Oroitzapen on baten
arrazoia izan zara,
goizeko behe-lainoan
argia bezala.
Ez dut lorik egiten
lasai azken boladan,
ez dakit zugatik den
edo ni naizen, baina...
Berriro has gaitezen ta ahaztu ditzagun iraganeko zauriak.
Berriro has gaitezen, orbainetatik izpi bat.
Berriro has gaitezen ta itxi dezagun gure arteko arrakala.
Berriro has gaitezen ta sortu dezagun oraina gure erara.
Ez begiratu atzera,
beti dago aukera
beldur zaharrei etena
garaiz emateko.
Bizitzako gauzarik garrantzitsuenak
zurekin joan ziren
ta orain hemen gaudela
egin dezagun ihes.