Garrasi Ukatua
Diallo izenaz azal beltza eta itxuraz. Bronx aldekoa. Pauso arinez New Yorken barna zihoala. Stop! Poliziak.
Dokumentazioa atera asmotan, poltsikoratu zuen eskua. Berrogeitaka balez urratuz gorputza, isildu zuten bere oihua.
Oooh! Garrasi ukatua gure ezpainetan.Oooh! Odolaren borborra kale hotzetan. Oooh! Ez dute bihotzean kolorerik,Oooh! dakusatenek dena beltz edo txuri.
Euskal Herria aldez alde zulatuko duen, AHT-a eraikitzera atzerritikan etorrita, hil zen Alexey
Dinamitak, zeharkatuta erori zen. Lehergaiaren egoera oso txarra zen. Egun bakarrez iraun zuen egunkarietan. Heriotza isilduak.