Isiltasunaren Indarra
Ekaitzaren hasiera
sumatzen zen jada herrian,
aldaketaren mamua bazetorrela.
Hegoaldetik helduta
sartu ziren lurraldera,
etxeetan bilatuz alkatea zena.
Berarengana jo zuten
saiatuz hitzak lapurtzen
lege bat eta bakarren izenean.
""Eseri eta erantzun gure galderak"".
Ohhh Isiltasunaren indarra
inguruko ahotsen artean.
Ohhh Isiltasunaren indarra
azken taupadak entzutean.
Jarri ezazu zerrendan
gure troparen kaltean
bidean harriak jarriko dituztenak,
herrian sartu ezkero
aurrez aurre ikustean
behar bezala agurtuko ez gaituztenak.
Aukeratu egin zuen,
ez zuen salatu ezer,
hortik ez zen zerrendarik atera.
Orain beraiek ez daude,
gu geratu gara hemen,
musikarekin memoria egitera.